XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atzean utzi genun bitarteaz, enintzan konturatzen ere HEINI`ren autoari adi-adi begira nijoan ni.

Eta bi autoak.

bat-batean espaloi ondoan gelditu ziranean, arri ta belarri gelditu nintzan.

Nun geunden? Leiotik kanpora begiratu nuan eta ate-aurre argitsu baten gaiñean argizko izen au: ZENTRAL-ZINEA dizdizka ikusi nuan.

Lasterka argirik gabe joan giñan.

Orregatik dan-dana lasai ikusi nuan.

BERNER Jaunaren txoperra atera ta atea iriki zuan.

HELMA irri-parrez irten zan, eta gero HEINI.

Biak pixka batean txoperrakin izketan gelditu ziran eta au (ederki ikusi nuan) buruaz baietz eginda, erlojuari begira gelditu zan.

Ordun biak barruan sartu ta Zine`ko Kafe-tokira joan ziran, Txoperrak berriz, ateak itxi ta barruan sartu-ondoren, andik alde egin zuan.

Nere txoperra orduan neri begira zegon, galdezka bezela.

Ez jarraitzeko esan, eta ordaindu nion.

HEINI benetan Zentral-Zine`ra joan zala egiztatzean, lasai gelditu nintzan.

Etzidan beintzat ziria sartu.

Ormako txartelari begiratxo bat egin nion.

Maiatzak Amazazpi: Neguko Gau Bat Ipar-Itxasoko Izotzetan.

Izadiko Ikuskizun Zoragarriak.

- 14`garren Gudari-Taldea.

Guda Aundienean Gau-Eraso bat.

Gizon Aundien irudi erdiragarriak eta Eriotz-Orduan Bakarrik.

- Oitura ori det nik (Jost-irudia).

Lenengo antzezlari: CHARLIE CHAPLIN.

Sartuko ote nintzan? Ausarkeria zirudin.

HEINI`k eta HELMA`k ikusi egingo ninduten.

WAHRINGER kalera geldi-geldi joan eta lenengo tranbidean etxera itzuli nintzan.

Ordu-erdi ondoren nere gelan nengon berriz eta ikas-lanean asi nintzan.

Liburuak zabalik zeuden oraindik mai-gaiñean...

- Berriz, gaiñera!, esan zidan OTTO`k bat-batean.

Orain irugarren aldiz eta ortz-artean RADETZKY`ren martxa abesten ari aiz!.

Eta maiean atabala joaz, eta aizea iruntsiaz gelditu aiz!.

Jauna! Ori ikastea al da?.

- Utzi nazak pakean! Etzeukat nik orain ikasteko gogorik.

OTTO`k nere maira urreratuz: (...).